Martina Lapiko

Alokairuko apartamentuak 178ko arrantzale etxe baten Eako herriaren erdialdean.

Martina Lapiko 1780ko harrizko arrantzaleen etxe bat da. Hiru solairu dit bi apartamentutan banatuak eta 2017an guztiz erreformatua izan da aintzineko itxura zainduz.

Etxea herriaren erdialdean dago, aparkalekutik 50 metrotara eta hondartzatik kontrako norabidean  beste 50 metrotara.

Oso hondartza berezia…

Herriaren bitxikeri bat marea behera dagonean itxasoa bistatik desagertzen da, moilako boteak ondarrean geldirik marearen zai gelditzen direlarik.

Marea beheragaz hondartza zabal bat dana, marea goragaz igerileku natural hoberena bihurtzen da.

Oso hondartza zihurra da, umeentzako ezinhobea, ur garden ta ondarrezko badia txiki bat bait da.

Beraz piraguan, stan-up paddelean edota urpekaritzan aritzeko leku itzela da bebai.

Hondartzan zein moian dutxak, iturriak eta komunak dagoz.

Hondartza parean taberna bi eta moilan giro paregabeko txiringitoa dekogu, hango terrazan zehozer hartu edota pizza bat afaldu daiteke.

Eako herria lasaitasunaz eta naturaz gozatzeko leku ezinhobea da. Itxasoan bainu bat hartzea, menditik paseotxu txikia eman edota bertoko ardo on bat pintxo bategaz dastatzea bertoko plazer txikiak dira….edota bertoko produktu freskoak dastatzea hondartza parean.

Nahiz ta herri nahiko txikia izan badekoz zerbitzu batzuk; hostala, eguneko menua, janari denda, farmazia, mediku kontsulta, taxia, autobusa ta zazpi taberna, honek be lortzen dau giro handiko herria izatea batazabe udaberri ta udan.

Gaba askotan kontzertu txikiak ahal doguz gozatu ta konbinatu eder bat non hartu be badekogu…