Hondartzak

  • Playas-hondartzak-Beaches
    Laida
  • Playas-hondartzak-Beaches
    Laga
  • Playas-hondartzak-Beaches
    Karraspio
  • Ogeia
    Ogeia

 

 

Ezagutu beharreko hondartzak…

Hondartza paregabeak kotxez 15 minutuko distantzian.

Ibarrangeluko herrian, alde batetik Laidako hondartza dekogu. Oso hondartza zabala da, parkinetik sarrera eroso bategaz.

Bertan tabernak, jatetxeak…eta Izaroko irlara eta Mundakako herrira ikuspegi zoragarri bategaz. Hemen ospatzen bait da munduko surf txapelketa.

Paseatzeko, deskantzatzeko, bainatzeko,piraguan, surf zein kite-surfean aritzeko eta honezgain euskal sukaldaritzagaz gozatzeko lekurik aproposena.

Bost minutu gehiago gidatu ezkero Ibarrangelu herriko norabidean Lagako hondartza dekogu. Ogoñoko harkaitz handiak zaintzen dau ta begetazioaz ta mendixkaz inguratua egoteak oso berezia egiten dau. Taberna bat eta hondartza txiringitoa dago bertan.

Eako herritik abiatuta Lekeitiorako bidean Ispazterreko herrian sartzerakoan Ogeiako hondartza dago. Harrizko hondartza polit bat da, bertako lasaitasuna oso aipagarri.

Ta azkenengoz bete 10 minutura Lekeitioko herria dago arrantzale herria oso giro politagaz, gomendagarria bisitatzea. Ganera hemetik heltzen gara Karraspio hondartzara, Mendexako herrikoa bere Garraitzeko irla bereziagaz.

Parkinerarte kotxean hurbiltzeko aukera dago. Marea behera egon ezkero herritik ahal da juen pasiotxu polit bat emoten hondarratik, oso gomendagarria.

Norabideak ikusteko, hemen mapa.