Herriak

  • Pueblos-herriak-Towns
    Lekeitio
  • Pueblos-herriak-Towns
    Elantxobe
  • Pueblos-herriak-Towns
    Gernika

 

Tradizioz beteriko herriak…

Lekeitio tradizioz beteriko arrantzale herri polit bat da.

Bere hondartza ederrataz gain alde zaharreko kaleak ezagutu beharra dago, ondare artistiko oparoagaz gozatzeko aukera emoten bait digute.

Herriko enparantzan, udaletxearen aurrean Andra Mariren zeruratzearen basilika dago bere erretaula gotikoagaz. Estatu mailan hirugarren handiena da.

Aipagarriak bebai Uriarte, Oxangoiti, Uribarri ta Abaroako jauregiak.

Portutik paseatu, arrain saltzaileak barkuen ondoan ikusi, terraza baten hamaiketakoa hartun ta talako bistaz gozatu…Arranegi ahaztu barik, hamen herriko kulturagaz ta ohiturataz aberastuko bait gara.

 

Herri paregabeak, geltoki paregabeekin…

Elantxobeko herriak autobus geltoki oso bitxia deko. Autobusak buelta emoteko dekon leku falta argiagatik plataforma mekaniko baten gainean egiten dau, bitxia benetan.

Elantxobeko herria paregabea da munduan hainbat gauza desberdinetatik ta horietariko bat kale distribuzioa eta etxeen kokapena da.

Kale aldapatsuetan etxean zintzilik moduan dagoz itxasoari begira, zelan ez, herri arrantzalea bait da.

Porturarte doazen kaleetatik paseatzea herri txiki polit hau ezagutzeko modurik hoberena da.

Eta behin portuan, jatetxeak, tabernak eta igerileku natural bat Kantauriko itxasoan bainu lasai bat hartzea eskeintzen diguna.

 

Historia handiko herriak…

Badira 80 urte Gernika suntsituta izan zala, Picassok bere salaketa obra famatua margoztera eraman zuena. Gernikako herriaK ibilbide turistiko historiko bat eskeintzen dau honi buruz.

Horrezgain haibeste plan desberdin dagoz…Jai-Alai frontoian partido bat ikusi, batzaretxea eta bakearen museoa bisitatu, kalitatezko hainbeste jatetxe eta kaleetan giro aparta egun polit bat pasatzera gonbidatzen dauana.

Nahiz izan ezkero, kontsultatu mapa hemen.