I apartamentua

  • Apartamento I-I apartamentua-Apartment I

Xehetasun txikienak ere gehitzen dute…

I apartamentua etxeko lehenengo solairuan dago, gela guztiak kalera emoten dabe beraz oso argitsua da eta errekara begira balkoi polit bi dekoz.

Martina Lapikon badakigu xehetasun txiki bakoitza zaintzen egonaldi bat ahaztezina izatea lortzen dala.

Horrexegatik gure apartamentuak gogotxu hornitu doguz, gure esperientzia pertsonaletan faltan bota dogun guzti horretaz gogoratuz.

Gure bisitariak ederto deskantsa dezaten burkoen karta deko hobeto egokitzen zaiona aukeratzeko.

Bisitaria bakarrik bagage pertsonalarekin arduratzea da ideia, beste dana, gure kontura. ule lehorgailua, dutxarako xanpua ta gela…horrezgain txikienentzako zihurtasun elementuak, tronak edota oherako barrak.

Etxeko sarrera Kale Nagusian aurkitzen da eta eskilara tarte txiki bat igo beharra dago apartamentuetan sartzeko.

Honezgain atzeko partetik etxeak beste sarrera bat deko, honetan aldiz ez dogu eskilara bat bez aurkituko aldatza txiki batetatik igotzen bait da, oso egokia aulki, bizikleta eta abarregaz joateko…

I apartamentua 4 pertsonantzat guztiz hornitua dago …

  1. sukalde-jangela eta egongela dana batera:
  • labea
  • mikro-uhin labea
  • plater garbigailua
  • garbigailua
  • plantxa
  • 6 pertsonantzako mahaia
  • sofa
  • butaka
  • telebista
  • wifia
  • gosarirako sorta txikia (cola-cao, kafea,tea, infusioak, esnea, ur minerala, ogi xigortua, bizkotxoak, gurina, mermelada ta madalena txikiak)

2. ohe bikoitzeko logela, telebista eta bainugelarekin komunikatua, dutxa handia ta bainuarekin.

3.  banakako 2 oheko logela, telebista eta bainugelarekin komunikatua, dutxa handia ta komunarekin.

Gure bisitariei ongi etorria behar dan bezala emoteko, bertoko txakolina botil bategaz egiten dogu!

Honezgain gure gonbidatuak faltan bota daben edozein gauza komentatzera animatzen doguz, posible bada hurrengo bisitarako gehitzeko.